2. Unitatea: Porrusalda
4.1. Azken jarduera sortzailea
Unitate honetako azkeneko ariketa honetan, zure porrusaldaren errezetaren bertsio pertsonala sortuko duzu. Horretarako, orri zuri bat hartu eta hurrengo galderak erantzun:
– Zer osagai erabiliko dituzu?
– Zer onura nutrizional izango ditu zure porrusaldak?
– Jasangarria izango da ala ez?
– Zein urtarotan jateko aproposa izango da?
Galdera hauek erantzun eta gero, zure errezeta gelako errezeten horman jarri ahalko duzu.